XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Utz ditzagun beldurrak albora! Protestatzeko eskubidea behar dugu!.

Etabar... etabar... Luzaro hitzegin zuen Samuelsonek.

Bihotz barrendik zetorkion hitz iturria azaldu zuen denen aurrean. Agintariak, su eta gar zeuden.

- Oraintxe bertan! Oraintxe bertan eraman ezazue Samuelson herriko mugetara! Eta etorri zen oihanera itzul dadila! Lotsagabe ankerra!- oihukatu zuen agureak udaletxe barruan sartzen zelarik.

Isiltasun sakon batek inguratu zuen Samuelson.

Herritarrak beren etxeetan ezkutatu ziren.

Bapatean, herriko enparantza hutsik gelditu zen.

Udaletxetik bi gizon armatu irten eta inguratu zitzaizkion Samuelsoni.

Horiekin abiatu zen herritik kanpora.

Bidai latza! Leiho atze guztietatik begiak berari so.

Udaletxeko balkoian, Aginte Batzordekoak erne eta harro zeruari so. Axolagabeko itxurarekin.

Baina, hara non ate bat irekitzen den eta Loretxo, eskuan maleta txiki bat daramala, Samuelsonen atzetik abiatzen da...

Berehala, beste ateak zabaltzen dira: andereñoa, alkate zena, auzoko batzu, haurrak, denak Samuelsonen atzetik...

Taldea handitzen zihoan... ia etxe guztietako ateak zabalik zeuden... Jendeak herria abandonatzen zuen...

Batzordekoek zerbait esan nahi eta ezin... Agureari deitu zioten: - Agure Zuhurra! Agure Zuhurra! Denek abandonatzen gaituztela! Potxtarrak Samuelsonen atzetik doazela! - Banekien...- esan zuen oso serio agureak -.